Grignarden erreakzio

Grignarden erreakzioa errekzio kimiko organometalikoa da zeinetan alkil-, alil-, binil- edo aril-magnesio haluroak (Grignarden erreaktiboa) eransten zaizkio aldehido edo zetona baten karbonilo taldeari[1]. Erreakzioa hau oso inportantea da sintesi organikoan karbono-karbono loturak eratzen dituelako. Haluro organikoek magnesioarekin duten erreakzioa ez da Grignarden erreakzio bat, baina Grignarden erreaktiboak hornitzen ditu.


François Auguste Victor Grignard kimikari frantsesak aurkitu zituen Grignarden erreaktiboak zein erreakzioa. 1912an Kimikako Nobel saria jaso zuen horregatik.

  1. Mestres i Quadreny, Ramon. (1980). Kimika organikoa: konposatu organikoen errekazioak eta egitura. UEU, 172-174 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy